Ruiz De Austri Villan, Maria Teresa Et A
Behin batean, munduko zientzialari garrantzitsuenek enkargu berezi-berezi bat jaso zuten: tresna bat aurkitu behar zuten, gure mundu honetako biztanle guztiak zoriontsu izatea ahalbidetuko zuena.
-Norbaiti agindu behar genioke gai hori aztertzeko -proposatu zuen zientzialari guztien buru egiten zuenak.
Denak ados zeuden, baina nori leporatu ikerketa horren zama?
-Zu zeu prest al zeundeke tresna horren bila mundua korritzera joateko? -galdetu zioten Luciusi.
Lucius ezbaian zegoen; berari ere beldurra ematen zion munduan barrena bakarrik ibiltzeak, baina azkenean onartu egin zuen eta zientzialari guztiek, lasaiturik, hasperen egin zuten.