Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: -Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!-. Ama agurtzean, esan dit: -Ez zikindu familia txinatarraren etxea. Ez nazazu haien aurrean gaizki utzi, ikus dezatela hemengoak jatorrak garela. Ez jan ahoa irekita eta ez egin korrokadarik mahaian. Puzkerrik ere ez bota-. Anaia agurtzean, esan dit: -Ez itzuli, arrautza oskol!-.
Eta hala, familiaren maitasunaz beteta, poz-pozik noa
Anselmekin eta Lisekin, gure abentura handiari ekitera.
HEROIAK IZANGO GARA!